Bi Bala taldeak "Arazo modernoak" diskoa kaleratu du

Karkara

Bi urteko isiltasunaren ondoren, bueltan da Iñaki Gurrutxaga oriotarra partaide den Bi Bala taldea. Argitaratu berri duten "Arazo modernoak" diskoak aurrez argitaratutako lanen bidea jarraitzen du, baina adierazi dutenez, soinuz indartsuagoa da, eta abestien letrak ere zorrotzagoa dira. "Arazo modernoak" singlearen bideoklipa ekarri dugu webera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide