Kamel Ziani oriotarrak irabazi du Irungo XLIX. Krosa

Karkara

Kamel Zianik gizonezko absolutuen mailan aurrena egin du Irungo Krosean. (BAT)
Gizonezko absolutuen mailan izan da garaile atleta oriotarra.

Irungo XLIX. Krosa jokatu zen atzo, igandea, Irungo Txingudin, Bidasoa Atletiko Taldeak antolatuta. Urola Kosta eskualdeko hainbat atletek parte hartu zuten, eta txapela irabazi zuenik ere izan zen. Esaterako, gizonezko absolutuen mailan Kamel Ziani oriotarrak (Goierri Garaia taldea) irabazi zuen.

Kros Master 35 gizonezkoetan, berriz, Juan Jose Beracierto zarauztarra izan zen aurrena helmugan. Haren atzetik bigarrena Jose Antonio De Paco Zarauzko Antoniano KE taldekoa. 16 urtez azpiko gizonezkoetan, berriz, bigarren egin zuen Zarauzko Antoniano KEko Ekaitz Tejedok.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide