Azaroaren 18an, larunbatean, Gipuzkoako aulki mugikorreko ligako lehen jardunaldia jokatu zen Orion. Oria ibaiaren jaitsiera izan zen jardunaldia; senior eta jubenilek 6000 metroko ibilbidea egin zuten, Mapiletik hasita eta infantil eta kadeteek 4000 metrokoa, Saikolatik hasita.
Sei arraun elkarteko ontziak izan ziren larunbatean ibaian: San Juan, Hondarribia, Ur-Kirolak, Santiagotarrak, Zarautz eta Orio. Orio AEko hamasei ontzik parte hartu zuten estropadan, eta horietatik bederatzi izan ziren garaile beren kategorian. Horrez gain, hiru ontzik lortu zuten bigarren postua eta beste bina ontzik hirugarrena eta laugarrena. Hauek dira emaitza guztiak: