Mus txapelketa azkarra jokatuko da bihar Ortzaikako San Martin jaietan

Karkara

Bihar, azaroaren 17an, ohiko Mus txapelketa azkarra jokatuko da Ortzaikako San Martin jaietan.

Pasa den astean hasitako San Martin jaiei jarraipena emango diete bihartik aurrera Ortzaikan. Urtero bezala, gaueko 22:30ean Mus txapelketa azkarra jokatuko dute Oliden jatetxean; San Martingo festa batzordeak antolatuta. Izen ematea bihar bertan izango da 22:00etan, eta 25 euro ordaindu beharko ditu bikote bakoitzak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide