Kataluniako preso politikoen askatasuna eskatzeko elkarretaratzea deitu dute

Karkara

Elkarretaratzea, gaur, azaroaren 3an egingo dute plazan

Kataluniako gobernuko hainbat kideren atxiloketa salatzeko elkarretaratzea deitu du Gure Esku Dagok. Gaur, azaroaren 3an, egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan Orioko plazan. Llibertat presos politics lelopean egingo dute elkarretaratzea.

Autobusa Bilbora

Azaroaren 4an, larunbatean, 155. artikuluaren kontrako manifestazioa egingo dute Bilbon, hainbat taldek deituta. Bilboko La Casillatik aterako da manifestazioa, 17:00etan. Oriotik autobusean joateko aukera jarri du Baliza elkarteak, 10 euroren truke. Interesa duenak edo izena eman nahi duenak 688 605 746 telefono zenbakira deitu beharko du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide