Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak jakinarazi duenez, Xabier Etxeberriaren Berriro itzuliko balitz proiektua izan da aurtengo saritua, eta bihar 18:30ean egingo duten aurkezpenean emango dute aurkeztutako lanaren xehetasun gehiago. Zarauztarrak urtebeteko epea izango du orain proiektua lantzeko eta nobela prestatzeko. Datorren urteko udazkenean aurkeztuko dute egindako lana.