Jorge Oteizaren omenezko graffitia Donostian

Karkara 2017ko urr. 31a, 17:48

Argazkiak: I. Iturain

BALU artistak egina da marrazkia, Paseo Berrian dagoen "Eraikuntza Hutsa" eskulturaren ondoan.

Jorge Oteizaren ´Eraikuntza Hutsa´ eskultura 2002ko urrian jarri zuten Donostiako Paseo Berrian, eta bertan egin du BALU margolariak Orioko artistaren pintura. Apirilean ere egin zuen eskultorearen beste irudi bat bertan, baina egun gutxi iraun zuen paretan.

Oraingoan, BALUk Donostiako Udalaren baimenarekin egin du omenezko graffitia. Bere hitzetan, Oteizak zabaldu zizkidan arte garaikidearen diziplina ezberdinen ateak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide