Esoain eta Arruti pilotariak nagusitu dira Elgoibarren

Karkara

Esoain eta Arruti pilotariak gailendu ziren Elgoibarren jokatutako partidan. Orion, berriz, Lertxundik eta Aranaldek 15-22 galdu zuten.

Gipuzkoako kluben arteko ezker hormako txapelketako seigarren jardunaldia jokatu dute Orioko Pilota Taldeko bi bikotek asteburuan. Eskuz binakako bigarren mailan, Lertxundik eta Aranaldek Tartaloetxe bikotearen aurka etxean jokatutako partida 15-22 galdu dute.

Gomazko paletan hirugarren mailan, aldiz, Esoainek eta Arrutik Elgoibarren jokatu zuten asteburuko partida. Ikastolako pilotalekuan, Lagunak bikotearen aurka 25-19 irabazi dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide