Ihintza Elsenaarek 'Puscanturpa' hitzaldia emango du Etxeluzen

Karkara

Peru eta eskalada lotzen dituen hitzaldia emango du Ihintza Elsenaar eskalatzaileak ostegunean.

Talai Mendi eta Etxeluze gaztetxeak elkarlanean antolatu dute 'Puscanturpa' hitzaldia. Ostegunean arratsaldeko 19:00etan emango du Ihintza Elsenaarek, Etxeluzen bertan.

Perun dago Puscanturpa mendia. Bost lagunek bidaiatu zuten bertara, tartean Elsenaarek, mendiko pareta batean bidea irekitzeko asmoz. Hamabi egunez ibili ziren paretan gora eta behera, eta bizitako esperientziak kontatzeko izango da Etxeluze gaztetxean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide