Argia ikustear da ‘Pasaiako Badia’ dokumentala

Karkara 2017ko urr. 19a, 16:00

Urriaren 24an aurkeztuko dute dokumentala Iruñako Golem Baiona zinema aretoan.

Datorren asteartean, hilaren 24an, aurkeztuko dute Pasaiako Badia dokumentala, Iruñako Golem Baiona zinema aretoan, 20:00etan, eta emanaldiaren atarian, bigarren trailerra kaleratu du Oinatzak Produkzioak.

Yuri Agirre, Xabier Otamendi eta Erik Aznal azpeitiarrek zuzendu dute Pasaiako segadaren inguruko ikus-entzunezkoa, eta lanaren nondik-norakoak azalduko dituzte aurkezpenean. Emanaldiaren ondoren, berriz, ikusleen galderak erantzungo dituzte. Aurreratu dutenez, Pasaiako segadan hildakoen senideak, erakunde publikoetako ordezkariak, lan talde teknikoa eta elkarrizketatuak izango dira estreinaldian. Finantzaketa kolektiboan parte hartu dutenek zein interesa duen edonork erresbatu ahal izango du aurkezpenerako eserlekua, eta, horretarako, oinatzak.produkzioak@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute, izen-abizenak jarriz eta zenbat eserleku nahi duten zehaztuz.

Aurkezpenaren ostean, Euskal Herriko hainbat aretotan ere eskainiko dute dokumentala.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide