Orioko Pilota Elkarteko pilotariek bi partida jokatuko dituzte asteburuan

Karkara

Lertxundik eta Aranaldek Orion jokatuko dute eta Esoainek eta Arrutik Elgoibarren.

Gipuzkoako kluben arteko ezker hormako txapelketako seigarren jardunaldia jokatuko dute Orioko Pilota Taldeko bi bikotek asteburuan. Eskuz binakako bigarren mailan, Lertxundik eta Aranaldek etxean jokatuko dute. Orioko Udal Pilotalekuan hartuko dute Tartaloetxe bikotea, urriaren 21ean, larunbatean. 17:00etan hasiko da partida.

Gomazko paletan hirugarren mailan, Esoainek eta Arrutik Elgoibarren jokatuko dute asteburuko partida. Ikastolako pilotalekuan, Lagunak bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak. Urriaren 20an, ostiralean izango da partida, 20:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide