Kataluniako atxiloketak salatu dituzte plazan

Karkara

Atzoz geroztik atxilotuta daude Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez, eta haien askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Gure Esku Dagok Euskal Herri osoan.

Sedizio delitua leporatuta, Espainiako Auzitegi Nazionalak fidantzarik gabeko behin-behineko kartzelaratzea ezarri die Jordi Cuixart Omnium Culturaleko presidenteari eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidenteari. Atzoz geroztik atxilotuta daude biak, eta haien askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Gure Esku Dagok Euskal Herri osoan. 19:00etan egin dute elkarretaratzea Orion, Junts lelopean, plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide