Elkarretaratzea deitu du Gure Esku Dagok Sanchezen eta Cuixarten atxiloketak salatzeko

Karkara

Kataluniako ANC-ko eta Omnium Culturaleko presidenteak, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart, atxilotu zituzten bart.

Atzo, urriaren 16ean, Kataluniako ANCko eta Omnium Culturaleko presidenteak atxilotu zituzten, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart. Atxiloketa horiei erantzuna eman eta kalera ateratzeko ordua dela esan du Gure Esku Dagok. Plataformak elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Herriko herri guztietan, Junts lelopean. Orion, 19:00etan izango da elkarretaratzea, herriko plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide