Gipuzkoako kluben arteko ezker hormako txapelketaren barruan, ligaxkako bosgarren jardunaldia jokatuko zuten asteazkenean, urriaren 11n, Lertxundik eta Aranaldek. Billabonako Behar Zana pilotalekuan izango zen partida, etxeko bikotearen aurka, eta 14-22 irabazi zuen Orioko Pilota Elkarteko bikoteak. Eskuz binakako modalitatean bigarren mailan jokatzen dute Lertxundik eta Aranaldek.