14-22 irabazi dute Villabonan Lertxundik eta Aranaldek

Karkara

Urriaren 11n, asteazkenean, jokatu zuten partida Behar Zana pilotalekuan

Gipuzkoako kluben arteko ezker hormako txapelketaren barruan, ligaxkako bosgarren jardunaldia jokatuko zuten asteazkenean, urriaren 11n, Lertxundik eta Aranaldek. Billabonako Behar Zana pilotalekuan izango zen partida, etxeko bikotearen aurka, eta 14-22 irabazi zuen Orioko Pilota Elkarteko bikoteak. Eskuz binakako modalitatean bigarren mailan jokatzen dute Lertxundik eta Aranaldek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide