Etxetik kanpo, Zizurkilen jokatu zuten Etxegiak eta Beldarrainek ostiralean, urriaren 6an, gomazko paletako emakumeen ligaxkako laugarren jardunaldia. Su-berri bikotearen kontra neurtu ziren eta ezin izan zuten partida irabazi: 30-11 izan zen emaitza, zizurkildarren alde.
Igandean, urriaren 8an, bi partida jokatu ziren Orioko Udal Pilotalekuan. Lertxundik eta Aranaldek jokatu zuten lehenbizi, Zumaiarren kontra. 22-7 irabazi zuen Orioko bikoteak, eskuz binakako bigarren mailan. Gomazko paletako modalitatean, hirugarren mailan aritzen dira Esoain eta Illarramendi. Atxurbide bikotearen kontra jokatu zuten 13-25 galdu zuten.