Euskal Herriko Surf Federazioak -EHSF- eta Gipuzkoako Surf Federazioak -GSF- Patxi Oliden oriotarra omenduko dute. Larunbateko arraun surf txapelketako sari banaketaren ostean, herriko beste surf oholgile batek, Mikel Agotek, emango dio oroigarria Patxiri bi federazioen izenean.
Gipuzkoako Surf Federazioak adierazi duenez, eskerrak eman nahi dizkiogu Patxiri Euskal Herrian surf oholak egiten aitzindari izan zelako, eta horrekin, hemen surfa sustatzen lagundu zuelako. Hein batean, gaur egun Euskal Herrian surfa denaren haziak berak landatu zituen 60. hamarkada amaieran, eskuz eta inoren laguntzarik gabe, Itxastresna surf taulak egiten hasi zenean.