Datorren larunbatean, urriaren 7an, Kalefit entrenamendu solidarioa egingo dute plazan, 12:30ean. Egun horretan Orion egingo den arraun surf txapelketako egitarauaren barruan dago, eta Siriako errefuxiatuentzat zapatak biltzea du helburu.
Horretarako, entrenamenduan parte hartu nahi duenak zapata parea eman beharko du, gutxienez. Parte hartu nahi ez dutenek ere izango dute zapatak eta beste gauzak errefuxiatuentzat emateko aukera. Jasotako guztia Ez Itxi Begiak erakundearen bitartez garraiatuko dira errefuxiatuen kanpalekuetara.