Trafiko aldaketak izango dira urriaren 7an, larunbatean, SUP Race Festa dela eta.
Herriko Plaza oinezkoentzat jarriko da eta honako aldaketak izango dira ibilgailuen zirkulazioan: larunbateko 8:00etatik igandeko 22:00ak arte, herrira sartzeko bidea moilatik izango da. Bestalde, herritik ateratzeko, Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da.
Oriora autoz datozenei autoak honako lekuetan aparkatzea gomendatzen die udalak:
• Autopista azpiko aparkalekuan.
• Muntoko aparkalekuan.
• Ubegun poligonoan.
• Arraunetxera doan errepidean.
• Arozenako aparkalekuan.