Munduko txapelketako B finala irabazi du Jon Carazok

Karkara

Aulki mugikorrean, lemazain gabeko laukoan jokatu du txapelketa selekzioarekin

Jon Carazo Orio AEko arraunlaria Sarasotan –Florida, AEB– izan da Munduko Aulki Mugikorreko Txapelketan. Lemazain gabeko laukoan jokatu du Espainiako selekzioarekin eta B finala irabazi du.

Lehen errondan bigarren egin zuen Carazoren ontziak, baina final-erdian bosgarren izan ziren eta ezin izan zuten final handira pasa. Irailaren 30ean B finala jokatu zuten eta irabazi egin zuten: 5:54.10eko denboran egin zituzten 2000 metroak.

Ismael Montesek –RC Labradores-Sevilla–, Jaime Canalejok –CN Sevilla– eta Javier Garciak –CN Sevilla– egin zuten arraun Carazorekin lemazain gabeko laukoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide