Kataluniari buruzko adierazpena zabaldu dute EAJk, EH Bilduk eta Orainek

Karkara 2017ko ira. 28a, 14:54

EAJ, EH Bildu eta Orain udal taldeek idatzi hau babesten dute.

EAJ, EH Bildu eta Orain udal taldeek idatzi hau babesten dute:

1.- Aipaturiko taldeek kezka adierazi eta baztertu egiten dugu egitateen bidez Kataluniako autonomian esku hartzeagatik, eta Estatuko segurtasun indar eta kidegoek egindako operazio polizialagatik, zeinaren bidez erregistroak eta atxiloketak egin baitiren Generalitateko instalazioetan bere arduradun legitimoei.

2.- Espainiako Gobernuari eskatzen diote bertan behera utz dezala oinarrizko eta funtsezko askatasunen errepresio-estrategia, demokraziaren oinarrizko printzipioen aurkakoa.

3.- Irmoki salatzen dugu modu demokratikoan aukeratuak izan diren Kataluniako 700 alkatetik gora deklaratzera deitzea . Demokrazia praktikan jartzea ahalbidetu nahi duten alkateak inputatzea deitoratzen du.

4.-Funtsezko printzipio demokratiko guztiekiko konpromisoa,berresten dugu eta elkartasuna adierazten diogu Catalunya-ko herriari, eta baita demokraziaren aurkako errepresio politikoa - Espainiako Gobernuak gidatutakoa- pairatzen diharduten pertsona eta erakunde guztiei.

5.-Talde sinatzeileek dei  egiten dugu Kataluniako herriaren asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratzea eta erabakiak errespetatzera.

6.-Talde sinatzaileek, katalanen aldetik euren organismo eta instituzioen bitartez ematen diren libreki adierazitako erabakitze prozesu guztiak errespetatzen ditu eta errespetatzea eskatzen du. Horretarako erabaki honen berri, Gure udalerriko herritarrei ere jakinaraziko zaie.

Orion 2017ko irailaren 28an,

EAJ, EH Bildu eta Orain

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide