Jon Salsamendik Orio AE-ko entrenatzailea izaten jarraituko du

Karkara

Hurrengo urteko irailean berrikusi daitekeen bi urteko akordioa sinatu dute, entrenatzaileak eta zuzendaritzak. (Argazkia: Egiguren Argazkiak)

Hau da Orio AE-k zabaldu duen oharra, osorik:

Jon Salsamendik Orio Arraunketa Elkarteko entrenatzailea izaten jarraituko du

Zuzendaritzak eta entrenatzaileak, hurrengo urteko irailean berrikusi daitekeen 2 urteko akordioa sinatu dute.

Modu honetan, proiektuari jarraipena emateaz gain, bi aldeek sentitzen dugun poza adierazi nahi dugu.

- Orio Arraunketa Elkarteko zuzendaritza taldea -

Bestalde, Jon Iriondok, azken hiru urtetan Ondarroako prestatzailea izan denak, arrauna uztea erabaki du arrazoi pertsonalengatik.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide