2017ko Kontxako Estropadako bigarren jardunaldiko baldintza gogorrek arraun ikuskizun gogoangarria eskaini zuten. Egun horretan gertatutakoa jasoko du gaur gauean ETB1k Arrauna ur aparretan erreportaje berezian. 22:20ean hasiko da ordubete iraungo duen saioa, eta arraun munduko hainbat kirolari eta entrenatzaile ezagunek parte hartuko dute bertan; besteak beste, Jon Salsamendik, Gorka Aranberrik, Mikel Orbañanosek eta Jose Luis Kortak.