Egurrezko taila eta eskultura ikastaroa emango du Mendizabalek ikastolan

Karkara 2017ko ira. 20a, 10:34

Urriaren 6an hasiko da ikastaroa eta ostiraletan izango da, 17:00etatik 19:00etara.

Egurrezko taila eta eskultura ikastaroa emango du Antxon Mendizabalek, ikasturte honetan, Orioko Herri Ikastolan. Eskolaz kanpoko jarduera eskaintzen artean dago ikastaroa eta urriaren 6an hasiko dira eskolak.

Ikastolako teknologia gelan izango da taila ikastaroa, ostiraletan, 17:00etatik 19:00etara. 35 euroko prezioa izango du eta bertan sartzen dira ariketak egiteko egurra eta lan tresnak. Izena eman nahi duenak Ikastolako idazkaritzan bertan edo 943 83 47 04 eta 658 710 177 telefono zenbakietan egin dezake.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide