Esoainek eta Illarramendik Gipuzkoako Ezker Hormako partida jokatuko dute ostiralean etxean

Karkara 2017ko ira. 19a, 16:40

Orioko Pilota Elkarteko pilotariak

19:00etan izango da pilota partida, Orioko pilotalekuan.

Orioko Pilota Elkarteko hiru bikote Gipuzkoako kluben arteko binakako txapelketan parte hartzen ari dira, eta ostiralean Gipuzkoako Ezker Hormako Pilota Txapelketako partida jokatuko dute etxean Unai Illarramendik eta Zigor Esoainek, Zarautz 1 bikotearen aurka. 19:00etan izango da partida, Orioko pilotalekuan.

Gainontzeko bi bikoteek etxetik kanpo izango dute hitzordua. Aritz Lertxundik eta Ibon Aranaldek Lazkaon jokatuko dute norgehiagoka, Lapka bikotearen aurka; eta Miren Etxegia eta Nerea Beldarrainek Astigarragan izango dute hitzordua, Mundarroren aurka.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide