Ander Errastik parte hartzen duen Aukeran konpainia omendu du foru aldundiak

Karkara 2017ko ira. 18a, 18:30

Aukeran konpainiari omenaldia Gipuzkoako Foru Aldundian. (Orain Gipuzkoa)

Aukeran taldeak 20 urte bete ditu aurten.

Aukeran taldek 20 urte bete ditu aurten, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak dantza konpainiak bi hamarkadatan zehar egin duen ibilbidea aitortu nahi izan du. Ander Errasti oriotarrak parte hartzen duen taldea euskal dantza biziberritzeko egin duen ahaleginagatik nabarmendu izan da beti, eszenografia, jantzi eta koreografia berritzaileak ikertu eta aurkeztu baitituzte beti. 20 urte daramatza, tradiziotik abiatuta, esanahi berriak bilatzen eta berritzen, harremanetan jartzeko dantza gizartearekin eta egungo joera sozial eta kulturalekin, azaldu du ekitaldian Denis Itxaso Kulturako Diputatuak.

Edu Muruamendiarazek zuzentzen duen taldeari eskerra eman dizkio Itxasok euskal dantza mundu osoko agertokietara eraman dutelako. Euskal dantza eta bere tradizioa inoiz baino biziago daude Aukeran konpainiak egindako lanari esker. Tradizioari sor zaion maitasuna da hura benetan garatzeko egiten den lana, eta ez du zerikusirik haren kontserbazio immobilistarekin; kasu askotan jarrera horrek eragiten baitu tradizioa alde batera uztea, azpimarratu zuen kultura diputatuak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide