Urdaibaik irabazi du TKE Liga

Karkara

Gaur TKE Ligako azken jardunaldia jokatu da Portugaleten, eta Bermeoko txalupak irabazi du XLVII. GP - XLIII. El Corte Ingles Bandera. Oriok estropada ederra egin du, baina azken luzerarte irabazteko aukerak izan arren,  bigarren izan da helmugan, Urdaibairengandik 5,32 segundora. Gaurko garaipenarekin, Urdaibai da Eusko Label Ligako garailea 201 punturekin. Sailkapen nagusiko bigarren postua Hondarribiarentzat izan da 196 punturekin, eta hirugarrena Oriorentzat, 181 punturekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide