Datorren astebururako hainbat irteera antolatu ditu Talai Mendi elkarteak. Alde batetik, irailaren 17an, igandearekin, Herniora joango dira, eta irteeran parte hartu nahi dutenek 08:00etarako Herriko Plazan bildu beharko dute.
Bestetik, larunbatean eta igandean taldeko eskalatzaileek asteburu-pasa egingo dute Huescako Rigloseko mailoetara.