Gipuzkoako Foru Aldundiak Orioko trainerua omendu du

Karkara

San Juango emakumezko arraunlariei eta Orioko gizonezkoen traineruko kideei ongietorria egin zieten Markel Olano diputatu nagusiak eta Denis Itxaso Kultura eta Kirol diputatuak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2017ko Kontxako Bandera irabazi duten traineruak omendu zituen atzo. San Juango emakumezko arraunlariei eta Orioko gizonezkoen traineruko kideei ongietorria egin zieten Markel Olano diputatu nagusiak eta Denis Itxaso Kultura eta Kirol diputatuak. Azken horrek azaldu zuenez, lehenengo aldia da Gipuzkoako Foru Aldundiak Kontxako Bandera irabazi duten bi traineruei omenaldia egiten diela. Pentsatu dugu garaipen horrek merezi duela gipuzkoar guztion esker ona agertzea. Gainera, nabarmendu zuen historiara pasako dela aurtengo Kontxako Estropada, itsaso zakarraren eraginez traineruek jasan behar izan zituzten muturreko baldintzengatik.

Orioko gizonezkoen traineruko arraunlariek, arraun elkarteko zuzendaritzako kideek, eta Orioko alkate Joxe Angel Zalduak parte hartu zuten omenaldian.

Argazkiak Gipuzkoako Foru Aldundiarenak dira

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide