Mundua bildu da plazan, Kontxako garaipena ospatzeko

Karkara

Jendetza bildu da herriko plazan gaur iluntzean,  Orio AE-ko arraunlariek irabazi duten Kontxako Bandera ospatzeko. Palmareseko hogeita hamabigarrena da. Aurtengo denboraldian izan dira aliron gehiago, baina gaurkoak, kutsu berezia izan du. 

Imajinatzen al duzue denon artean irabazitako bandera batek zer nolako sentipenak sortuko lizkiguken? Hori zen Jon Salsamendik bere ostiraleko watxapean airera bota zuen galdera. Udaletxeko balkoitik atera dugun argazki honekin emango dugu erantzuna gaur. Bihar, argazki galeriak eta laburpen bideoa argitaratuko ditugu. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide