Salatxo Abesbatza ahots berrien bila dabil

Karkara 2017ko ira. 6a, 11:35

Astelehenean hasi zuten ikasturte berria, eta herritarrei koruan sartzeko gonbida luzatu diete.

Salatxo Abesbatza martxan da berriz, udako geldialdiaren ondoren. Irailaren 4ean, astelehenarekin, ikasturteko lehen entsegua egin zuten Kosta tailerrean duten lokalean. Igor Arroyoren zuzendaritzapean, aurten ere herriko ekimen ezberdinetan parte hartuko dute (Gabonetako kontzertua, Herribil, herriko festak...), eta ohi bezala, beste herrietan ere emango dituzte kontzertuak.

Salatxoko kideek, abesbatzan sartzeko gonbita luzatu diete oriotar kantuzaleei. Entseguak astelehen eta ostegunetan egiten dituzte, 21:00etatik 22:30etara, kosta tailerrean. Interesa dutenek, saio hauetara azalduta lor dezakete koruaren martxari buruzko informazio gehiago.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide