Donostiako Estropadako lehen jardunaldiko txanden informazioa

Karkara

Orioko gizonezkoen trainerua atzo arratsaldean Donostian. (Facebook: Aupa Orio)

11:00etan hasiko da emakumezkoen estropada, eta 12:00etan gizonezkoena.

Atzo arratsaldean Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen eta gizonezkoen traineruak Donostiako Estropadak jokatzeko sailkatu ziren. Igandean jokatuko da lehen jardunaldia, eta hurrengoa izango da txanda banaketa.

Emakumezkoen lehia 11:00etan hasiko da, eta lehen txandan parte hartuko dute Mecosek, Donostiarrak, Hibaikak eta Oriok. Bigarren txandan arraunean egingo dute Arraun Lagunak taldeak, Deustok, Hernanik eta San Juanek.

Gizonezkoei dagokionean, 12:00etan abiatuko dute estropada lehen txandako parte hartzaileek: Kaikuk, Oriok, San Juanek eta Zierbenak. Bigarren txandan Bermeo Urdaibai, Donostiarra, Hondarribia eta Tiran arituko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide