Mikel Amilibiari ongi-etorria egin zioten larunbatean, Zarautzen

Karkara

Mikel Amilibiari eta Eneko Goenagari Munduko Eskubaloi Txapelketatik bueltan ongi-etorria egin zieten Zarautzen. (Luis Epelde)

Zarauzko Amenabar eskubaloi taldeak Benidorm taldearen aurka lagunarteko partida jokatu zuen larunbatean etxean, eta Mikel Amilibiari eta Eneko Goenagari ongi-etorri beroa egin zieten.

Mikel Amilibia oriotarrak eta Eneko Goenaga zarauztarrak zilarrezko domina eskuratu dute Munduko Eskubaloi Txapelketan, Espainiako Selekzioarekin. Bi jokalariek Zarauzko jubenil mailako Amenabar eskubaloi taldean jokatzen dute, eta larunbatean ongi-etorria egin zieten taldekideek eta zaleek, taldeak Benidormen aurka jokatu zuen lagunarteko partidan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide