Joskintza ikastaroak eskainiko ditu Goiuri Unanuek Orion

Karkara

Diseinatzaile gazteak Aita Lertxundi kalean ireki berri duen dendan emango ditu ikastaroak.

Goiuri Unanue diseinatzaile oriotarrak haurrentzat eta helduentzat joskintza ikastaroak eskainiko ditu 2017-2018 ikasturtean, Orion. Saio praktikoak izango dira eta bertan josten ikasiko dute herritarrek. Ikastaroren batean parte hartu nahi dutenek Unanuek Aita Lertxundi kalean ireki berri duen dendan jaso dezakete informazio zehaztua, eta bertan eman dezakete izena. Plaza mugatuak izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide