Aratz Oliden pilotari oriotarrak XLVI. Dinastia Etxabe Txapelketa irabazi du, gazte mailan

Karkara 2017ko abu. 28a, 18:35

Aratz Oliden aurrean makurtuta, alkondara urdina eta irabazlearen txapela jantzita. (Baleike.eus)

Ostiralean jokatu zen Zumaiako XLVI. Dinastia Etxabe Pilota Txapelketako finala, eta Egigurenek eta Olidenek, Agirremalloa eta Etxeberria izan zituzten aurkari, gazte mailako finalean.

Norgehiagoka gogor eta txalotua izan zen Julen Egigurenek eta Aratz Olidenek, Josu Agirremalloa eta Ekain Etxeberriaren aurka jokatu zutena. Lehia estua eta emozioz betetakoa izan zen pilotari gazteen artekoa, eta azkenean Egiguren eta Oliden nagusitu ziren 22-19 emaitzarekin. Pilota zaleen iritziz, txapelketa ona egin du Arantz Oliden pilotari oriotarrak, "bi eskuekin pilotan jokatzeko gai dela erakutsi du, atzelari batek egin behar duen bezala; ekarri behar denean ekarriz, eta eman behar denean pilotari emanez".,

Finaleko kronika zehatza Baleike.eus atarian.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide