2017-2018 arraun denboraldira begira jarri da Orio AE

Karkara 2017ko abu. 25a, 11:44

Argazkia: Joxemari Olasagasti

Harrobian izena emateko epea ireki dute dagoeneko eta bilerak egingo dituzte irailaren 12an eta 13an.

Traineru denboraldia amaitzen ari da eta begiak harrobian jarri ditu dagoeneko Orio AEk. Arrauna gustuko duen eta praktikatu nahi duen orori ateak ireki eta 2017-2018 denboraldirako izen-ematea zabaldu dute. Kirolaz gain, laguntasuna, taldekideekiko errespetua eta arduratsua izaten irakasteko tokia dela dio Arraun Elkarteak.

Irailaren 12an eta 13an egingo dituzte bilerak, mailaka. Interesa duena Arraunetxen egingo diren bileretara joan daiteke. Hauek dira ordutegiak:

  • Alebin maila – 2006-2007 urteetan jaiotakoak: irailak 13, asteazkena, 16:45ean
  • Infantil maila – 2004-2005 urteetan jaiotakoak: irailak 12, asteartea, 17:30ean
  • Kadete maila – 2002-2003 urteetan jaiotakoak: irailak 13, asteazkena, 17:30ean
  • Jubenil maila – 2000-2001 urteetan jaiotakoak: irailak 12, asteartea, 18:15ean

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide