Patxi Francesek eta Rafa Gonzalez de Txabarrik ez dute Telmo Deunen jarraituko

Karkara 2017ko abu. 24a, 11:08

Lau urteko zikloari amaiera emateko unea dela adostu dute Zumaiako klubak eta bi entrenatzaileek. (Argazkia: Gorka Zabaleta / Baleike)

2013an iritsi ziren Zumaiara Patxi Frances eta Rafa Gonzalez de Txabarri, zortzi urtez maila gorenean egon ostean, KAE1 Ligara jaitsitako taldera. Bien artean proiektua berrindartu eta berriro mailaz igotzea zuten helburu, eta bai lortu ere. Lehen urtean lau bandera irabazi zituen Zumaiak eta igotzeko kanporaketa jokatu zuen. Lehen saiakeran ez zuten igotzea lortu baina bai bigarrenean, berriro beste lau bandera irabazi eta gero. Hirugarren denboraldia San Miguel Ligan egin zuen Zumaiak; maila galdu zuten baina oso maila duina erakutsiz. Aurten laugarren izan dira KAE1 Ligan.

Iturria: Baleike.eus

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide