Stock azoka izango da asteburuan

Karkara 2017ko abu. 21a, 15:33

Abuztuaren 26an eta 27an izango da azoka eta herriko hamahiru merkatarik parte hartuko dute aurten.

Urtero bezala, Arkupe elkarteak Stock Azoka antolatu du astebururako. Abuztuaren 26an eta 27an izango da azoka, herriko plazan, eta Orioko hamahiru saltokietako produktuak erosteko aukera izango da bertan. Larunbatean 10:00etatik 20:00etara izango da azoka eta igandean 10:00etatik 15:00etara.

Stock azokak irauten duen bitartean DJ Aros izango da plazan musika jartzen. Horrez gain, puzgarriak ere izango dira larunbatean. Arkupe elkarteko tabernek ere parte-hartuko dute azokan, Arkupe pintxoarekin. Pintxoa jaten dutenen artean Arkupeko saltokietan gastatzeko 100 euroko txartela zozketatuko dute.

Bestalde, hondartzatik herrigunera joaten direnek Txu-txu trena doan izango dute. Boga-boga tabernan eta Villa Antilla hotelean eskuratu ditzakete txartelak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide