Mikel Amilibiaren taldeak ezin izan du Frantzia garaitu finalean

Karkara

Bi gol sartu ditu Mikelek, jubenil mailako munduko eskubaloi txapelketako finalean. 25-28 emaitzarekin gailendu zaio Frantziako selekzioa Espainiakoari. (artxiboko irudia)

Bi selekzioek lehia oso estua izan dute partida osoan zehar. Azkenean, Frantziak irabazi du jubenil mailako munduko eskubaloi txapelketa, 25-28 emaitzarekin. Zarauzko Amenabar taldean jokatzen duen Mikel Amilibia oriotarrak bi gol sartu ditu finalean. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide