Oriok irabazi du Zarauzko XL. Ikurrina

Karkara

Estropada gogorra izan da gaurkoa Orioko mutilentzat. Hondarribiak erakustaldia eman du,  20:14 denborarekin helmugaratuz. 14,66 segundo atera dizkio Oriori, eta 14,94 Urdaibairi. Atzoko errentari esker irabazi du Oriok bandera. Emakumezkoetan, oriotarrak hirugarren sailkatu dira gaurko jardunaldian. Garaipena San Juanentzat izan da. Gaurko estropadarekin amaitu den Euskotren Liga ere pasaitarrek irabazi dute. Oriok hirugarren postuan itxi du liga. (Argazkia: Egiguren Argazkiak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide