Mikel Amilibia oriotarra munduko eskubaloi txapelketako finalean

Karkara

Gaur arratsaldean jokatuko dute azken norgehiagoka Frantziako eta Espainiako selekzioek.

Jubenil mailako munduko eskubaloi txapelketa azken txanpara heltzen ari da. Gaur jokatuko dute finala, 16:00etan, eta bi talde indartsu izango dira nor baino nor: Espainiakoa eta Frantziakoa. Mikel Amilibia oriotarraren taldeak, Espainiak, atzo lortu zuen finalerako txartela, Kroazia mendean hartuta. Partida estua izan bazen ere, 26-22 gailendu ziren.

Gaur arratsaldean jokatuko dute azken partida, Frantziaren kontra. 16:00etan hasiko da eta, ohi bezala, zuzenean jarraitu ahalko da lotura honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide