1. eta 3. postuak Orioko txalupentzat Zarauzko lehen jardunaldian

Karkara

Orioko gizonezkoen traineruak lehen postua lortu du, gaur arratsaldean jokatu den Zarauzko Ikurrinako lehen jardunaldian. Salsamendiren tripulazioak 15,38 segunduko errenta du biharko estropadarako. Emakumezkoetan San Juan izan da garaile, eta oriotarrak hirugarren sailkatu dira 27,36 segundora. (Argazkia: Egiguren Argazkiak)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide