Bisita gidatua egingo dute bihar Orioko Alde Zaharrean barrena

Karkara 2017ko abuztuaren 3a

Orioko Alde Zaharra. (Orioko Turismo Bulegoa)

Bertan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik erreserba egin behar dute.

Bihar arratsalderako, 17:00tan hasita, Orioko Alde Zaharrean barrena kultur bisita antolatu du Orioko Turismo Bulegoak.Bertan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik erreserba egin beharko dute. Hurrengo lekuetan eman daiteke izena: Orioko Turismo Bulegoan, 943 83 55 65 telefono zenbakira deituta; Orio Kanpinean, 943 83 48 01 telefono zenbakian eta Begi Bistan enpresan (657 794 677)

Prezioa: helduek 8 euro eta 12 urtetik beherakoak 5 euro.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide