Etxerat-ek abuztuaren 6an elkarretaratzea egingo du Orioko hondartzan

Karkara

Elkarretaratzea Orioko hondartzan. (Amaia Ventas)

Dispertsioa Stop eta Etxean eta bizirik nahi ditugu lelopean egingo dituzte elkarretaratzeak.

Etxerat Euskal Preso eta Iheslari Politikoen Senide eta Lagunen Elkarteak elkarretaratzeak egingo ditu Euskal Herriko hainbat hondartzatan abuztuaren 6an. Urola Kostan Orioko eta Zarauzko hondartzetan bilduko dira eguerdian, presoen sakabanaketarekin bukatzeko aldarrikatuz. Dispertsioa Stop eta Etxean eta bizirik nahi ditugu lelopean hondartzak batetik bestera hartzeko asmoa dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide