Oriotarrek irabazi dute aurtengo Loiolako batel txapelketa

Karkara 2017ko abu. 1a, 17:38

Orioko jubenil mailako mutilen batela. (Joxemari Olasagasti)

Infantil mailako arraunlari gazteen erakustaldi probak ere jokatu ziren, eta Orioko nesken eta mutilen ontziak izan ziren parte hartu zuten bakarrak.

Astelehenean, San Inazio Egunean, XXXVIII. Bandera Loiolatarra jokatu zen Donostiako Loiola auzoan. Orio Arraunketa Elkarteko hainbat taldek parte hartu zuten jardunaldian, eta jubenil mailako mutilek batelak irabazi zuen aurtengo bandera. Emakumezkoetan Hernani izan zen txapelduna, eta oriotarrak bigarren postuan sailkatu ziren. Horrez gain, infantil mailako arraunlari gazteen erakustaldi probak ere jokatu ziren, eta Orioko nesken eta mutilen ontziak izan ziren parte hartu zuten bakarrak.

Orio Arraun Elkarteko harrobiko ontziek Loiolako batel txapelketan parte hartzeko ohitura dute, eta askotan lortu dute bandera irabaztea. Gizonezkoen mailan 38. edizioa izan da aurtengoa, eta Oriok 15 aldiz irabazi du bandera. Bestalde, emakumezkoetan 16 aldiz jokatu da estropada, eta oriotarrak hamaika aldiz izan dira txapeldunak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide