Mendik erakusketa zabaldu du Katxiña Txakolindegian

Karkara

Erakusketa irailaren 30era bitartean izango da zabalik.

Antxon Mendizabal Mendi eskultoreak Artea mahastien artean erakusketa zabaldu berri du Katxiña Txakolindegian. Uztailaren 21ean, pasa den ostiralean, inauguratu zuen erakusketa eta irailaren 30era arte izango da zabalik. Bertan, Mendik bere azken eskultura abangoardistak aurkeztu ditu.

Erakusketa jatetxeko ordutegian izango da irekita irailaren bukaera arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide