Oriotarrock: orioko musika taldeen kontzertuak hondartzan

Karkara

KTA eraikinean entsaiatzen duten musikariek kontzertuak eskainiko dituzte bihar Antilla inguruan.

Udako kultur programaren barruan, KTA eraikinean entsaiatzen duten taldeen jaialdia antolatu du Orioko Udalak abuztuaren 12an, larunbatarekin. Jaialdia hondartza inguruan egingo da, 20:00etan hasita eta "Oriotarrock" izena hartuko du.

Honako taldeek osatuko dute jaialdiaren programa: Ibai Marin y la vieja guardia, Why Not, Giranice eta DJ Gurru.

Ekimenean parte hartuko duten hiru taldeek eta DJak oso musika desberdina lantzen dute, eta bakoitzak bere estilo propioa du. Musikariei doan uzten zaizkie entsaiatzeko udalaren lokalak, eta horren truke eskainiko dituzte hondartzako kontzertuak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide