Zootropolis filma proiektatuko dute bihar hondartzan

Karkara 2017ko uzt. 24a, 12:07

22:15ean hasiko da proiekzioa, eta udako kultur programazioaren baitan eskainiko diren lau filmetatik bigarrena izango da.

'Zootropolis' Disney faktoriako pelikula bat da. Marrazki bizidun koloretsutan erakusten du Zootropolis izena duen hiri baten bizimodua: bertan animaliak bizi dira, klima desberdinak dituzten auzotan banatuta. Bertako polizia-etxera Judy Hopps izeneko untxi pertxenta iristen da eta bere lekua egin beharko du animalia handiez betetako erakunde batean. Horretarako, Nick Wilde izeneko azeri berritsu eta iruzurti baten laguntza izango du.

'Zootropolis'ek animazioko film onenaren Oskarra irabazi zuen 2016an.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide