Orioko txalupak 3. eta 4. postuetan sailkatu dira Pasai Donibanen jokatu den TKE Ligako jardunaldian

Karkara 2017ko uzt. 23a, 16:43

San Juanek ozta-ozta irabazi du emakumezkoen txanda, Hibaikari 26 ehuneneko aterata. Orio AE-ko neskak hirugarren izan dira, lanak irabazleak baino 26 segundu beranduago bukatu ostean. Gizonezkoetan Hondarribiak astindu du Adegi Bandera, Urdaibai izan da bigarren, Zierbena hirugarren eta Orio laugarren, 14 segundura. (Argazkia: Egiguren Argazkiak)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide