Santanderren eta Pasai Donibanen jokatuko dira asteburuko TKE ligako estropadak

Karkara

Hauek dira Orio AEko ontziek datorren asteburuan jokatuko dituzten estropadak.

Euskotren eta Eusko Label ligako asteburu honetako estropadak Santanderren eta Pasai Donibanen jokatuko dira. Larunbatean, uztailaren 22an, V. eta II. CaixaBank banderak izango izango dira jokoan Santanderren, 18:00etatik aurrera. Igandean, uztailaren 23an, Adegi eta Gipuzkoako Foru Aldundia banderak jokatuko dituzte, 12:00etan hasita.

KAE ligako bi estropadak Kantabrian jokatuko dira asteburu honetan, Pedreñan, hain zuzen. Jardunaldi bikoitzeko estropada jokatuko dute eta XII. Marina de Cudeyo bandera izango dute jokoan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide